Espigoiko sarbidea itxita egongo da gaur, zoladura konpontzen ari direlako

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 2a, 14:55

Espigoiko sarbidea, gaur eguerdian. (Aitziber Arzallus)

Itsasaldiek espigoian eragindako kalteak konpontzen ari dira; besteak beste, zuloak estaltzen eta bidea asfaltatzen.

Itasaldiek espigoian eragindako kalteak konpondu behar izaten dituzte aldian behin, eta gaur, azaroak 2, goizetik horretan ari dira Portuetako Zuzendaritzak bidalitako langileak. Hain zuzen ere, zoladura konpontzen ari dira; zuloak estaltzen eta bidea asfaltatzen. Horrenbestez, makinak eta langileak han lanean dabiltzan bitartean, espigoiko sarbidea itxita egongo da.