Ortzaikan San Martin jaiak ospatuko dira azaroaren 11tik 14ra bitartean

Iñigo Gaiton 2021ko aza. 3a, 14:07

Mutil-ardo afariaz, oilasko biltzeaz, mus txapelketaz, herri kirolez eta beste zenbait jarduerez gozatzeko aukera izango da Ortzaikan aurtengo sanmartinetan.

Albiste ona Ortzaika aldean: bueltan dira sanmartinak. Antolatzaileek egitarau oparoa antolatu dute azaroaren 11tik 14ra bitarterako. Usadioarekin jarraituz, aurten ere mutil-ardoko afariaz, oilasko biltzeaz etab. gozatzeko aukera izango da auzoko festetan.

Hau da programa osoa:

Azaroak 11, osteguna, San Martin eguna
10.00 Meza
11.30 Hamaiketakoa bertsolariekin: Markel Eizagirre eta Julen Zulaika
21.00 Mutil-ardoko afaria beteranoekin

Azaroak 12, ostirala
22.30 Musa (Izen ematea 22.00etan, 25 euro bikoteko)
23.00 IÑORKINAK
00.30 DJ AROS
ondoren DJ TOBAL goizalderarte

Azaroak 13, larunbata
5.00 Baratzuri zopa
6.00 Oilasko biltzea
17.00 Iago Magoren ikuskizuna eta ondoren txokolatada
21.00 Erromeri afaria bertsolariekin (txartelak salgai 20 eurotan Olidenen eta Kutixin azaroak 11arte). Bertsolariak: Aratz Igartzabal eta Iban Urdangarin. Trikitilariak: Izer eta Alabier.

Azaroak 14, igandea
12.00 Herri kirolak. Auzoko gazteen desafioa. Ondoren, pentatloia: Iñaki Errazkin Kepa Peñagarikanoren aurka.
14.00 Bailarako bazkaria Jagoba eta Maddalen trikitilariekin.

Oharra: Ekitaldi gehienak aparkalekuko karpan egingo dira.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!