Jon Salsamendiri lau estropadako zigorra ezarri dio TKEko diziplina epaileak

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 4a, 15:00

Aurtengo abuztuaren 1an Santurtziko Ikurriñan jazotako gertakariengatik zigortu du Orioko entrenatzailea.

Aurtengo abuztuaren 1an Santurtziko Ikurriñan jazotako gertakarien harira, Jon Salsamendi Orioko entrenatzailea zigortzeko erabakia hartu du TKEko diziplina epaileak. Hain zuzen ere, lau estropadako zigorra ezarri dio Salsamendiri, estropada hartako epaileari irainak egitea arau hauste larritzat jota.   

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!