Zabaldu dute Orioko San Silbestre lasterketaren izen ematea

Iñigo Gaiton 2021ko aza. 8a, 17:00
2017ko artxiboko irudia.

Herrikrosa.eus webgunearen bidez egin behar da aurtengo edizioko izen ematea. Urteko azken egunean egingo den lasterketan, 11:00etan aterako dira 2 urtetik 13 urtera bitarteko lasterkariak, eta 12:00etan 14tik gorakoak.

Orioko Atletismo Taldeak eta Orioko Udalak antolatu dute aurten sansilbestrea, elkarlanean. Antolatzaileek adierazi dutenez, lasterketak "ohiko ospakizun giroa" izan dezan nahi dute. Berritasun modura azpimarratu dutenez, aurten herrikrosa.eus webgunearen bidez egin beharko da izen ematea, eta dagoeneko zabalik dago horretarako aukera. Inskripzioak 8 euro balioko du, eta trukean, dortsala eta kamiseta jasoko dituzte korrikalariek.

14 urtetik gorakoek bakarrik egin behar dute izen ematea, 2tik 13ra bitartekoentzat parte hartzea librea baita. Hala, 11:00etan haur eta gaztetxoen lasterketa abiatuko dute, eta 12:00etan 14tik gorakoena. 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!