Ospakizun eguna izango dute bihar jubilatuek eta pentsiodunek

Karkara 2021ko aza. 9a, 18:00

Jubilatu eta Pentsiodunen Eguna urriaren 1a izan zen, baina herriko edadekoek bihar ospatuko dute, mezarekin eta Errasti sagardotegian bazkalduta.

Orioko Zaharren Babeslekuak bazkaria antolatu du biharko, Jubilatu eta Pentsiodunen Eguna ospatzeko. Berez, urriaren 1a izan zen egun seinalatua, baina bihar egingo dituzte ospakizunak.

12:00etan meza izango dute Orion, eta ondoren, autobusetan joango dira Errasti sagardotegiraino. 13:00etan eta 13:30ean aterako dira autobusak herritik, errepide nagusian dagoen geltokitik. Denak juntatutakoan, 14:00ak aldera hasiko dute bazkaria. Itzulerako autobusa, berriz, 18:00etan izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!