Datorren larunbateko Nogenen kontzerturako sarrerak, eskuragai

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 15a, 08:45

Karela kiroldegian izango da kontzertua, 19:00etan hasita, eta sarrerak Kultur Etxean eros daitezke, hamar euroren truke.

Orioko Udalak udazkenerako antolatutako kultur egitarauaren barruan, Nogen taldeak kontzertua emango du datorren larunbatean. Karela kiroldegian izango da, 19:00etan hasita, eta emanaldirako sarrerak Kultur Etxean daude salgai, hamar euroren truke. Kontzertua harmailetatik edo pistatik jarraitzeko aukera izango dute herritarrek; bietarako sarrerek prezio bera izango dute, baina sarrera erosteko garaian esan egin beharko dute nondik ikusi nahi duten. 

Donostiako taldeak 2020 amaieran plazaratu zuen Under Alt bigarren diskoa, eta aurkezpen birako kontzertua izango da Orion emango duena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!