Datorren asteartean Ines Bengoa ipuin kontalaria Orion ariko da. 5 eta 8 urte arteko umeei zuzendutako saioa eskainiko du Kultur Etxeko areto nagusian, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango den arren, gonbidapena beharko da, eta horiek dagoeneko eskuragai daude Kultur Etxeko sarreran. Saioak 50 minutuko iraupena izango du, eta haurrak gurasorik gabe sartuko dira aretora. Orioko Udalak udazkeneko kultur egitarauaren barruan antolatutako saioa izango da.