Salatxo Abesbatzak kontzertua emango du igandeko mezaren ondoren

Iñigo Gaiton 2021ko aza. 20a, 11:30

12:00etan izango da Meza Nagusia igandean, eta segidan kantatuko du Salatxo Abesbatzak, Santa Zezilia ospatzeko. Hamar abesti intepretatuko ditu koruak, eta horietako seitan, organoaren laguntza izango dute. Salatxok azaltzeko gonbita egin die herritar guztiei.