Jokin Bellido txapeldun, Fuerteventuran jokatu duten lasterketa batean

Aitziber Arzallus 2021ko aza. 21a, 16:44

Fuerteventurako El Cotillo herrian Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC) antolatutako lasterketa batean parte hartu du oriotarrak, eta denetan azkarrena izan da. 

Jokin Bellido atleta oriotarrak Kanarietako (Espainia) Fuerteventura uharteko El Cotillo herrian jokatu zuten lasterketa batean parte hartu zuen atzo, eta parte hartu ez ezik, baita irabazi ere. Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteak (AECC) antolatu zuen lasterketa, bularreko minbiziari aurre egiteko dirua biltzeko helburuarekin. Guztira 535 lagunek parte hartu zuten, eta Orioko Kamel Ziani atletismo taldeko kidea izan zen denetan onena. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!