Orioko Udalak eta Ahalduntze Eskolak 'Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasunerako II. Diagnostikoa' aurkeztu dute aste honetan. Kalaka aholkularitza-elkarteak egin du txostena.

Dokumentuak Orioko Udalaren eta herriko emakumeen eta gizonen 2021eko errealitatea aztertzen du, berdintasunaren ikuspegitik. Herriaren gaur egungo argazkia erakusten du, eta errealitate hori eraldatzeko jarraibideak eskaintzen ditu, herritarren bizi-baldintzak hobetzeko eta aukera-berdintasuna bermatzeko.

Diagnosi horren bidez, Udalak oinarriak jarri ditu, datorren urtean Berdintasunerako II. Udal Plana egiteko. Lanketa horri helduko dio Udalak 2022an. Bitartean, Kalakak prestatutako diagnostikoa aztertu nahi duenak, hemen klik eginda deskargatu dezake.