Imanol Alguacil Donostiako Urrezko Danborra irabazteko hautagaien artean da

Iñigo Gaiton 2021ko aza. 26a, 16:16

Gaur eman dituzte jakitera Urrezko Danborra irabazteko 76 hautagaien izenak. Horien artean da Alguacil, eskualdeko Felix Zubia eta Karlos Argiñanorekin batera.

Gaur, ostiralarekin, plazaratu dituzte Donostiako Urrezko Danborra irabazteko hautagai diren pertsonen izenak. Urola Kostako hiru lagun daude zerrendan; zehazki, Imanol Alguacil Realeko entrenatzaile oriotarra, eta Zarauzko Felix Zubia medikua eta Karlos Argiñano sukaldari eta telebista aurkezlea. Guztira 76 hautagaik osatzen dute aurtengo zerrenda.

Datorren astean zehar, astelehena eta ostirala bitartean, Donostiako Udaleko arduradunek hautagaien izenak aztertuko dituzte, erabaki bat hartzeko. Izenen batek 18 zinegotziren botoak jasoko balitu (27 dira guztira), hari emango diote Urrezko Danborra. Adostasun zabalik lortzen ez bada, hiru pertsona hautatuko dituzte, eta gero, herritarren bozketa bidez erabakiko da irabazlearen izena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!