Lera taldeak ostegun honetan egingo du Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera prestatzeko bilera

Karkara 2021ko abe. 8a, 15:21

Abenduaren 24an, Gabon egunean, Orion egiten diren ekitaldiak prestatzeko laguntza eskatu du Lera taldeak. Prest leudeken herritarrekin bilera bihar, osteguna, 17:30ean hasita egingo dute Salatxo aretoan.

"Egoerak uzten badigu, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera egiteko asmoa dugu. Horretarako, ordea, laguntza behar izaten dugu. Egunean bertan herritar asko aritzen gara han eta hemen lanean. Estu eta larri ibli izan garen urteak ere izan dira, jende faltagatik", azaldu dute orain gutxi taldekideek gutun bidez. 

Horregatik, herritarrak animatu dituzte bilerara gerturatzera eta, ahal izanez gero, antolaketa lanetan beren apurra jartzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!