Ostiral honetan azken jostailu bilketa egingo du Herriok, larunbatean truke azoka egiteko

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 9a, 09:00

Bihar 17:00etatik 19:00etara jostailuak utzi ahalko dira Salatxo aretoan. Larunbat goiz osoan, berriz, Jostailu Erabilien Truke Azoka egingo dute, hori ere Salatxo aretoan.

Jostailu Erabilien Truke Azoka egingo du Herrio Natur Taldeak larunbat honetan 10:00etatik 14:30era Salatxo aretoan. Horregatik, aurreko asteetan jostailuak biltzen aritu da, bai Zaraguetara, bai Ikastolara gerturatuta. Jostailuak emateko aukerarik izan ez dutenek ostiral honetan edukiko dute azken aukera, 17:00etatik 19:00etara bilduko baitituzte Salatxo aretoan.

Pandemia dela eta, antolatzaileek eskatu dute osasun neurriak errespetatzeko, musukoa erabiliz, eta azpimarratu dute aretoa aireztatuta edukiko dutela uneoro.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!