Jendeak bat egin du eraso matxisten aurkako manifestazioarekin

Aritz Mutiozabal 2021ko abe. 11a, 10:25

Babes handiarekin, eskualdeko dozenaka lagun elkartu zen atzo arratsaldean Zarautzen, azkenaldian izandako eraso matxisten kontra protesta egiteko. Emakume bat ukitzen badute, denok ukitzen gaituzte. Aski da! lelopean, manifestazioa egin zuten herrigunean, kaleak aldarriekin betez.

Mobilizazioa Zarauzko Bilgune Feminista, Zumaiako mugimendu feminista, Orioko Xaltxerak, Getariako Mariñak, Morroxkak, Malen Etxea eta Oneka taldeek deitu zuten, eta ekitaldi amaieran hitza hartu zuen talde bakoitzeko ordezkari batek Lege Zaharren enparantzan. Indarkeria matxistaren aurrean lanean jarraitzeko konpromisoa erakutsi zuten, eta, era berean, atzoko protestan neska gazteen presentzia eskertu zuten. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!