Mikel Atxega nagusi, Mundakako bodyboard proban

Aitziber Arzallus 2021ko abe. 13a, 11:00

Itzurunen eta Ereagan jokatutako probetan puntu gehien pilatu zituzten zortzi lehiakideek hartu dute parte Mundakako proban, eta oriotarra izan da denetan onena.

Euskal Surf eta Bodyboard Zirkuituko proba jokatu dute asteburuan Mundakan (Bizkaia), eta gizonezkoen bodyboard kategorian kategorian Mikel Atxega oriotarra izan da onena. Zortzi lehiakide aritu dira nor baino, pasa den urrian Zumaiako Itzurun hondartzan egin zuten txapelketan eta larunbatean Ereagan (Bizkaia) egin zutenean puntu gehien bildu zituzten zortziak. Mundakan, berriz, bi txanda eta finala jokatu dituzte asteburuan. Oriotarraren atzetik, bigarren postuan gelditu da Ayoub Adardour; hirugarren egin du Alexander Sebastianek; eta laugarren Andoni Izaga zumaiarrak.

Gizonezkoen surf kategorian Roberto Letemendia zarauztarra nagusitu da, eta emakumezkoetan, Janire Gonzalez-Etxabarri zumaiarra.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!