Xabat Elortza eta Martin Iriondo, Euskadiko txapeldun

Iñigo Gaiton 2021ko abe. 13a, 13:00

Euskadiko Kros Txapelketa irabaztea lortu dute bi korrikalari gazteek. 18 urtez azpikoetan lortu du garaipena Elortzak, eta 16 urtez azpikoetan Iriondok.

Pasa den asteburuan, Amurrion (Araba) jokatu da Euskadiko Kross Txapelketa. Kamel Ziani Atletismo Taldeko kideak han izan dira, eta emaitza bikainak lortu dituzte. Izan ere, txapela bana irabazita itzuli ziren etxera lasterketatik Martin Iriondo eta Xabat Elortza. Atletismo taldeak azpimarra egin dio Ibai Makazagak lortutako 11. postuari ere.

Bestalde, pista estaliko denboraldiko lehen lasterketak egin zituzten Donostiako Belodromoan asteburuan, eta taldeko beste zenbait lasterkari han izan ziren. Jokin Bellidok "marka bikaina" lortu zuen 800 metrotan, 1:56 eginez. Sunahi Huegunek 1.000 metroko proban 2:49 egin zuen, June Rodriguezek 3:56. Ibai Agirrezabalek eta Lucia Paradak 300 metroko lasterketan parte hartu zuten, hurrenez hurrenz, 38'61 eta 46'94 denborak lortuz.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!