Ibai-Ondo kalea itxita egongo da gaur, asteartea, 13:00etatik 15:00etara

Aitziber Arzallus 2021ko abe. 14a, 09:45

Lurrean dagoen zuloa estali behar dute udal brigadako langileek, eta horregatik itxiko dute errepidea. Bi ordu horietan, hondartzako bidea erabili beharko da herritik irteteko.

Gaur, asteartea, eguerdi partean Ibai-Ondo kalea itxita egongo da. 13:00etan itxiko dute errepidea, eta 15:00etarako zabaltzea espero dute. Tarte horretan, herritik irteteko hondartzako bidea erabili beharko da.

Konponketa lan batzuk egiteko itxiko dute Ibai-Ondo kalea. Udalak zehaztu duenez, 634 errepidearen azpiko pasabidearen ondoan, zebra bidearen parean, zulo bat dago asfaltoan. Eremu hori konpontzeko lanak datorren astean egingo dituzte, baina, horiek gauzatu bitartean, ibilgailuek kalterik eta oinezkoek istripurik izan ez dezaten, udal brigadako langileek behin-behinean estaliko dute zuloa.

Hain zuzen ere, gaur eguerdian egingo dute hori, eta horretarako, errepidea itxi egingo dute 13:00etatik 15:00etara artean. Ondorioz, denbora tarte horretan hondartzako bidea erabili beharko da herritik irteteko. Lanek sor ditzaketen eragozpenengatik, udalak aurrez barkamena eskatu die herritarrei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!