Mari Domingi eta Olentzeroren harrera ekitaldia ibiltaria izango da aurten

Iñigo Gaiton 2021ko abe. 17a, 15:39
2019ko ongi etorriko argazkia.

18:00etatik aurrera egingo zaie ongi etorria, eta haurrek gutunak emateko aukera izango dute.

Hilaren 24ean, Mari Domingi eta Olentzerori harrera egingo zaie. Arratsaldeko seietan, sorginek eta ttuntturroek haurren gutunak jasoko dituzte herrian barrena. Segidan, Mari Domingik eta Olentzerok herrian buelta egingo dute, haien laguntzaileekin batera.

Antolakuntzak azaldu duenez, bi protagonistek ez dute geldialdirik egingo, izurritea dela-eta. Ikusleei eskatu diete jende-pilaketarik ez sortzeko eta distantziak gordetzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!