Martxan da arropa bilketa

Aitziber Arzallus 2021ko abe. 18a, 11:34

Herritar talde bat arropa bilketa egiten ari da Herriko Plazan. Mantak eta lozakuak, neguko arropa, kirolerako arropa, oinetakoak eta funtzionatzen duten sakelako telefonoak jasoko dituzte, 14:00ak aldera arte. Bildutako materiala SOS Arrazakeria elkarteari emango diote gero, horiek kalean bizi den jendeari lagundu diezaioten.

Abian da herritar talde batek antolatu duen arropa bilketa, Herriko Plazan. Lehenengo ordu eta erdian jende ugari joan zaiela esan dute antolatzaileek, erantzun ona izaten ari direla. Dena dela, oraindik ere bada aukera, 14:00ak aldera arte ariko baitira materiala jasotzen.

Neguko arropa eta kirolerako arropa eskatu dute, batez ere, gizonezkoentzakoa: galtzerdiak eta galtzontziloak; malla eta kamiseta termikoak; eskularruak, bufandak eta txanoak; berokiak eta euritakoak; oinetakoak (40-43); kirolerako arropa; futboleko botak; eta galtzak. Horiez gain, mantak eta lozakuak eta funtzionatzen duten sakelako telefonoak behar dituztela ere jakinarazi dute.

Jasotzen duten material guztia SOS Arrazakeria elkarteari emango diote, hark erabil dezan kalean bizi den jendeari laguntzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!