Euskal presoen aldeko mariskada zozketak badu sariduna

Karkara 2021ko abe. 24a, 14:50

Zozketaren antolatzaileek eguerdian egin dute zozketa, eta arratsaldeko elkarretaratzea amaitzean banatuko dute saria. 19:30ean da bilkura, plazan. Zozketako zenbaki sariduna 1444 izan da, eta ordezko zenbakia, berriz, 4084 izan da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, sarituak 24 orduko epea izango du jakiak eramateko. Mariskada honakoek osatu dute: kilo bat nekora, kilo bat lanperna, kilo bat otarrainska, kilo bat almeja, kilo bat muskuilu, bi buia, bi zentoilo, lau mixera eta hamar ostra.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!