Liburuak eta DVDak doan banatzen ari da egunotan Orioko udal liburutegia

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 28a, 08:30

Pandemiaren aurretik egin ohi zuten bezala, soberan dagoen materiala bi mahaitan jarri dute liburutegiaren sarreran herritarrek lasai ikusi eta hartzeko, eta urtarrilaren 6an kenduko dituzte mahaiak.

DVDz jositako mahaia dago liburutegiaren sarreran, eta albo batera, ez horrenbeste liburu dituen beste mahai bat. Bietako materiala herritarren eskura jarri du Orioko udal liburutegiak.

Liburu eta DVD batzuk libuturegitik erretiratu nahi dituztenak dira, eta beste batzuk, herritarrek dohaintzan eman eta liburutegiak behar ez dituenak. Udal liburutegiko arduradunaren esanetan, "bi pertsonek DVD pila ekarri zizkiguten, eta guk behar genituenak gorde ondoren, gainontzekoak herritarren eskura jarri ditugu".

Ez dira orain emandakoak, baina pandemia tarteko, atzeratu egin dute berez urterokoa den ekimena. "Soberakinak eduki ahala herritarren eskura jartzen ditugu", azaldu du.

Urtarrilaren 6ra arte har ditzakete herritarrek, doan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!