Bihar zabalduko ditu ateak Zaharren Babeslekuak

Karkara 2021ko abe. 28a, 17:08

Hainbat astez itxita egon da jabeak aldatu direlako eta egokitzapen lan batzuk tarteko. Herriko adinekoen topalekua bihar 11:00etan irekiko dute berriro, eta 12:00etan izango da inaugurazioa.