Orioko Gure Eskuk Tripontzia erostera animatu ditu herritarrak

Onintza Lete Arrieta 2021ko abe. 29a, 20:00

Zozketa urtarrilaren 18an izango da, eta hainbat modutara har daiteke parte bertan. Esaterako, urtarrilaren 7an txartelak saltzeko mahaia jarriko dute plazan.

Gure Eskuren Orioko taldeak herritarrak animatu ditu Tripontzia zozketan parte hartzera. Eskaerak egiteko hainbat bide daude: Whatsapp bidez egin daiteke, 699 84 90 16 zenbakira idatzita, edo onlinewww.denda.gureesku.eus nahiz Tripontzi.eus webguneetan.

Gainera, urtarrilaren 7an mahaia jarriko dute plazan, 18:00etatik 20:00etara, nahi duenak hantxe bertan eros ditzan txartelak.

Zozketa urtarrilaren 18an egingo dutela jakinarazi dute. Sari nagusia 30.000 eurokoa da, eta dirutan beste hainbat sari ere banatuko ditu Gure Eskuren zozketak.