Haurrentzako puzgarriak, astelehenean eta asteartean Karela kiroldegian

Onintza Lete Arrieta 2022ko urt. 2a, 09:18

Gabonetako programaren barruko egitasmoa da, eta udalak gogorarazi du pandemia egoerari dagozkion neurriak errespetatuko direla; hau da, aforoa  mugatzea, distantziak mantentzea eta maskarak erabiltzea, besteak beste. Puzgarriak goizez eta arratsaldez egongo dira erabilgarri, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.