Istripua izan da AP-8 autobidean Orio parean eta kilometro bateko auto ilarak daude Irunerako noranzkoan

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 4a, 18:06

Ertzaintzak KARKARAri jakinarazi dionez, duela orduerdi inguru gertatu da ezbeherra AP-8 autobidean, Orio parean: auto bat errepidetik irten da, baina inor ez da zauritu. Irunerako nornazkoan erraietako bat itxita dago uneotan, eta kilometro inguruko auto ilarak daude.