Igande honetan hasiko da Gipuzkoako Batel Liga

Onintza Lete Arrieta 2022ko urt. 12a, 11:00
Artxiboko irudian, iazko ligako garaileetako batzuk.

Igande honetan hasiko da Gipuzkoako Batel Liga, Urumea ibaian. Orduak astero-astero zehaztuko dituzte, baina egutegia prest du Gipuzkoako Arraun Federazioak. Guztira 96 ontzik parte hartuko dute aurtengo ligan, emakumezkoen 47 ontzik eta gizonezkoen 49 ontzik.

Igande honetan hasiko da Gipuzkoako Batel Liga, Urumea ibaian. Orduak astero-astero zehaztuko dituzte, baina egutegia prest du Gipuzkoako Arraun Federazioak. Guztira 11 jardunaldi izango dira apirilaren 3ra bitartean, eta 96 ontzik parte hartuko dute aurtengo ligan, emakumezkoen 47 ontzik eta gizonezkoen 49 ontzik.

Orio AE-k, aurten ere, batel asko osatu ditu, hamasei guztira: hiruna ontzi infantil nesketan eta mutiletan, bi ontzi promesa nesketan eta lau mutiletan, ontzi bat jubenil nesketan eta bi mutiletan, eta ontzi bat gizonezko absolutuetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!