Ibai Ondo kalea itxita egongo da ostiralean ibilgailuentzat

IƱigo Gaiton 2022ko urt. 13a, 12:52

08:00etatik 13:00etara egongo da itxita kalea bihar, konponketak egin bitartean. Hondartzako bidea erabili beharko da autoz herritik ateratzeko. 

Abenduan, Ibai Ondo kalean konponketak egin zituen udalak. Zehazki, 634 errepidearen azpiko pasabidearen ondoan zegoen zulo bat estali zuten behin behinean, ibilgailuek eta oinezkoek istripurik ez izateko. Bihar, ostiralarekin, Euskaltelek behin betiko konponketa egingo du bihar, ostiralarekin. 

Udalak azaldu duenez, Euskaltelen arketa batek eragin zuen zuloa, eta horregatik izango da konponketa haien ardura. Langileeak 08:00etatik 13:00etara arituko dira lanean Ibai Ondo auzoan, eta horregatik, hondartzako bidea erabili beharko da goizean zehar herritik ateratzeko. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!