Udalak bigarren deialdia egin du modernizazio eta berritasun teknikaria hautatzeko

Iñigo Gaiton 2022ko urt. 19a, 09:00

Orioko Udalak azaldu duenez, aurreko deialdia hutsik geratu zen, eta horregatik egin dute orain bigarrena. Urtarrilaren 28a izango da izena emateko azken eguna.

Orioko Udalak ohar bidez plazaratu duenez, bigarren deialdia egin dute modernizazio eta berrikuntza teknikaria hautatzeko. Aldi baterako nahi dute kontratatu udalerako langilea.

Izen ematea Lanbideren bitartez egingo da, eta urtarrilaren 28a izango da horretarako azken eguna. Eskaintzaren kodea 162022000461 da eta xehetasunak esteka honetan daude eskuragarri.

Udalak adierazitakoaren arabera, gaur egun behar ugari dituzte udaletxeko eguneroko martxan: administrazio elektronikoa bideratzea, espedienteak elektronikoki kudeatzea, elkarreragingarritasuna ezartzea, tramiteak eta prozedurak normalizatzea… Lan horiei guztiei aurre egiteko helburuarekin, programa bat martxan jarri dute urtebeterako, eta langileak esparru horretan egingo du lan.

Erronka horiei aurre egiteko, Udalak erabaki du aldi baterako programa bat martxan jartzea urtebeteko aldirako (programaren iraupena hiru urtera arte luzatu daiteke).

Hauek dira hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!