Oraindik eman daiteke izena 'Orioko historia emakumeok kontatuta' tailerrean

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 23a, 18:03

Asteartean izango da lehen saioa, eta guztira bost izango dira, otsailaren 22ra bitartean; denak astearteetan, 17:30etik 19:30era, kultur etxeko areto nagusian. Izena eman nahi dutenek, 623 178 553 telefono zenbakira dei dezakete, ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzi edo lotura honetan dagoen izen-emate orria bete.

Asteartean emango diote hasiera Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak lehen hiruhilekorako antolatu duen jardueretako bati, Orioko historia emakumeok kontatuta izenburu duen tailerrari, hain zuzen. Urtarrilak 25etik otsailaren 22ra bitartean, bost saio izango dira; guztiak astearteetan, 17:30etik 19:30era, kultur etxeko areto nagusian. Eta oraindik bada izena emateko aukera, lotura honetan, 623 178 553 telefono zenbakira deituta edo ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzita, eta 20 euro ordainduta.

Antolatzaileen esanetan, tailerraren helburua da Orioko historia osatzea emakumeen argazkiekin eta kontakizunekin, uste dutelako herriko iruditeria "oso maskulinizatuta" dagoela eta emakumeek merezi duten lekurik ez dutela. Horretarako, etxean gordeta dituzten argazki zaharrak saioetara eramateko eskatu diete parte hartuko dutenei, "ama, izeba, amona, lagun eta abarren argazki zaharrak".

Idoia Telleria Maritxalar argazkilariak gidatuko ditu bost saioak, eta honako bideoa prestatu du tailerrari buruzko hainbat azalpen emanez: 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!