Gaur arratsaldean lau pilota partida jokatuko dituzte Orioko Udal Pilotalekuan

Aitziber Arzallus 2022ko urt. 28a, 09:41

19:30ean hasiko dira infantil mailako lagunarteko neurketa batekin, eta jarraian, Udaberriko eta Gipuzkoako txapelketetako hiru partida lehiatuko dituzte.

Gipuzkoako Federazioak antolatutako Udaberriko eta Gipuzkoako txapelketetako partidak jokatuko dituzte aste honetan ere Orioko Pilota Elkarteko kirolariek; horietatik bost, etxean. Atzo jokatu zituzten aurreneko biak, eta gaur arratsaldean jokatuko dituzte beste hirurak. 19:30ean ekingo diote gaurko jaialdiari.

Aurrena, infantil mailako herriko bi bikotek eskuz binakako lagunarteko partida jokatuko dute; hain zuzen ere, Amilibia eta Sukia ariko dira Miner eta Kaperoren kontra. Jarraian, gomazko paletako nagusien mailan, Illarra eta Contreras oriotarrak Soraluzeko bikote baten kontra neurtuko dituzte indarrak. Ondoreen, Orioko Aranberri eta Zubillagak Debako bikote bat izango dute aurkari; eta bukatzeko, gomazko paletako nagusien bigarren mailan, banaka, Orioko Lertxundik Zumarragako Izagirre izango du aurrez aurre.

Horiez gain, kanpoan eskuzko bi partidu jokatuko dituzte. Horietako bat Mungiako txapelketa pribatuko partida izango da. Orbegozo oriotarrak Tolosa Aurrerako Gartzia bikote duela jokatu du igandean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!