Bideoa: Urizkinan plastiko mordoa dagoela salatu du herritar batek

Karkara 2022ko urt. 29a, 11:00

Herritar batek KARKARAra bidali duen bideo honetan ikus daitekeen modura, hondarretan plastiko zati piloa agertu da azken egunotan. Igorleak salatu duenez, garbiketa zerbitzurik ez da pasatu hondartzatik hura garbitzera.

Antilla hondartzan plastiko zati mordoa azaldu da urizkinan. Hala salatu du herritar batek, KARKARAra bidalitako bideo honen bidez. Bere hitzetan, hondarretan hondakin ugari ikus daiteke azken egunotan, eta garbitzeko eskura egon arren, garbiketa zerbitzuak ez dira pasatu hondakinak hondartzatik kentzera.

Herritarrak dei egin die erakunde publikoetako arduradunei, beharrezko prozedurak abiarazi eta hondartza garbitu dezaten.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!