Anibarko Portuko jolas-parke inguruan zakarrak daudela salatu du bizilagun batek

Karkara 2022ko ots. 2a, 14:36

Atzo egindako argazki hauek bidali ditu KARKARAren erredakziora herritar batek, salaketa modura.

Anibarko Portuko argazki hauek ailegatu dira KARKARAren erredakziora. Herritar batek bidali ditu, eta azaldu duenez, atzo, asteartean, egindakoak dira argazkiak. Auzoko jolas-parketik metro gutxira edukiontziak daude, eta bizilagunak salatu duenez, behin baino gehiagotan egoten dira era guztietako hondakinak edukiontzietatik kanpo. Kasu honetan, hondakinak eta zabor poltsak espaloian eta berdegunean ikus daitezke argazkietan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!