Pilota eskolan izena emateko aukera izango dute haur eta gaztetxoek

Iñigo Gaiton 2022ko ots. 4a, 09:00

2011-2015 urteen artean jaiotako neska-mutilei zuzendu die deia Orioko Pilota Elkarteak.

Orioko Pilota Elkarteak deialdia egin du, herriko haur eta gaztetxoak pilota eskolan izena ematera animatuz. Hain zuzen ere, 2011 eta 2015 urteen artean jaiotakoei egin diete gonbidapena, esku pilota probatu dezaten. 

Astearte, asteazken eta ostegunetan izango dute entrenamenduak egiteko aukera, 16:45etatik aurrera.

Interesatuek, oriokope@gmail.com helbidean edo 619637643 telefonoan eskura dezakete informazio gehiago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!