Herriko eskubaloi jokalariek lau garaipen lortu dituzte asteburuan

Iñigo Gaiton 2022ko ots. 7a, 10:30

Asteburuko partida bateko argazkia. (Orio Eragin - @sergitop)

Sei partida jokatu dituzte asteburuan Eragin Eskubaloia Elkarteko taldeek, lau garaipen eta berdinketa lortuz. Beste partida galdu egin zuten. Horrez gain, eskolarteko topaketak ere egin dira Karela kiroldegian.

Orio Eragin Eskubaloia elkarteko taldeek sei partida jokatu dituzte asteburuan, eta horietatik lautan gailentzea lortu dute. Beste biak, garaipena eta berdinketa izan dira. Elkarteko zuzendaritzak azaldu duenez, eskolarteko topaketak ere egin dira Karela kiroldegian, eta txikienek "gozatu" egin dutela azpimarratu dute.  "Hauentzat ere kirola beharrezkoa da!", aldarrikatu du zuzendaritzak.

Hauek dira asteburuko eskubaloi emaitzak:

ETXEAN
Infantilak Gipuzkoako Txapelketa
Boga Boga Orio 25-16 Bergara K.E

Kadeteak Euskal Liga
Gelato Orio 19-19 Zuazo

Jubenilak Euskal Liga
Sinergia Orio 19-17 Urduliz Berango

KANPOAN
Infantilak Gipuzkoako Txapelketa
Inmo Pulpo 16-17 Seguros Bilbao Orio

Infantilak Gipuzkoako Txapelketa
Ordizia Oiangu 10-22 Zudugarai Orio

Kadeteak Gipuzkoako Txapelketa
Irauli Eskubaloia 22-21 Sukia Orio