Andoaingo jaialdian parte hartu duten piano joleen kontzertua izango da ostiralean

Iñigo Gaiton 2022ko ots. 16a, 14:05

Andoaingo jaialdiko epaimahaiak oso ondo baloratu zuen Orioko piano joleen lana. Ostiral arratsaldean bi emanaldi egingo dituzte kultur etxean.

Herriko piano jole gazteen kontzertuez gozatzeko aukera izango da ostiralean kultur etxean. Bi txandatan banatuta, hamabost musikarik eskainiko dituzte emanaldiak, 17:30ean eta 18:30ean hasita.

Joan den astean egin zen Andoaingo XVII. Piano Jaialdia, eta Danbolin Musika Eskolako 15 ikaslek parte hartu zuten bakarlari modura. Haien interpretazioak oso ondo baloratu zituen epaimahaiak, eta urrezko eta zilarrezko dominak jaso zituzten. Bada, ostiral honetan, piano jole horiak guztiak izango dira kultur etxeko bi kontzertuetan.
 
Hauek dira Andoainen saria jaso zuten ikasleak:
 

Urrezko dominak
Ane Blázquez, Irati Txintxurreta, Iñaki Daly, Elene Etxabe, Oier Iruretagoiena, Julen Lekuona, Ander Paredes, Nora Ruiz eta Jon Salsamendi.

Zilarrezko dominak
Itxaso Aierbe, Julen Txintxurreta, Arene Garmendia, Arrate Igartua, Paul Sarasua, Ganix Sukia.