Zumaiako Herri Lasterketako proba laburra irabazi du Jokin Bellidok

Aritz Mutiozabal 2022ko ots. 20a, 11:30

Jokin Bellido helmugara iristeko unean, pozarren. (Aritz Mutiozabal)

Kirol giro atseginean jokatu zen atzo arratsaldean Zumaiako XXXVII. Herri Lasterketa, eta 5 kilometroko proba laburrean Jokin Bellido izan zen azkarrena. Orioko Atletismo Taldeko korrikalaria indartsu bezain pozik iritsi zen bakarrik Eusebio Gurrutxaga plazan zegoen helmugara.

Oriotarrak 17 minutu eta 37 segundo behar izan zituen lasterketa osatzeko. Haren atzetik, bigarren postuan sailkatu zen Jon Lorenzo lizarrarra, 12 segundora, eta hirugarrena Aritz Etxeberria altsasuarra izan zen, 17 segundora.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide