Karnabalez gozatzeko aukera izan dute haurrek, bi urteren ondoren

Iñigo Gaiton - Aitziber Arzallus 2022ko ots. 25a, 18:30

Aspaldiko partez, inauteri giroan murgildu dira Orioko eta Aiako haurrak. Irudietan ikus daitekeen modura, Orioko Herri Ikastolako umeak goizean ibili dira festa giroan, eta Zaragueta Herri Eskolakoak arratsalde partean. Kontatu digutenez, Aia aldean ere ez da mozorrorik falta izan. Pandemiaren ondorioz bi urte latz pasatu eta gero, haur eta gaztetxoek badute zer ospatua aurtengo karnabaletan. Eta bihar, herrian jarraituko du festak. 12:30etik 14:30era, Burrunba elektrotxarangarekin mozorroen kalejira egingo dute herriko kaleetan barrena; eta 18:00etatik 19:00etara, Dantza Saltsa disko festa Herriko Plazan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!