Gaur arratsaldeko antzezlanerako sarrerak badaude oraindik

Onintza Lete Arrieta 2022ko ots. 28a, 10:06

Niararen bidaia haurrentzako antzezlana 18:00etan hasiko da Kultur Etxeko areto nagusian, eta sarrerak bi euroan daude salgai. Antzezlana hasi aurretik ere erosi ahalko dira sarrerak.

Patata Tropikala konpainiaren Niararen bidaia antzezlana ikusteko sarrerak badaude oraindik, eta saioa hasi arte egongo dira salgai, Kultur Etxean bertan. Gaur bertan da emanaldia, 18:00etan.

Sarrerak bi euroan daude salgai.

Amazonas oihanean bizi den 9 urteko neskatoa da Niara, eta modu berezian harremantzen da naturarekin; hitz egin egiten du airearekin, urarekin, landareekin eta animaliekin. Gertakari tragiko baten ondorioz, ordea, orban beltz bat itsasoan zabaltzen hasi dela eta Iemanja itsasoaren zaindaria arriskuan dela jakingo du Niarak, eta bidaia luzea abiatuko du. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!