Asteburua "bikaina" izan da herriko korrikalarientzat

Iñigo Gaiton 2022ko ots. 28a, 14:03

Brittney Coon, Ibai Agirrezabal, Sunahi Huegun eta Martin Iriondoren artean bost domina irabazi dituzte Euskadiko Pista Estaliko Atletismo Txapelketan. Herriko beste zenbait korrikalari ere podiumetik gertu ibili ziren.

Euskadiko Pista Estaliko Atletismo Txapelketa egin da asteburuan Donostiako Belodromoan. Orioko Atletismo Taldeko korrikalariak parte hartzaileen artean, eta taldeko ordezkarien hitzetan, "emaitza bikainak" lortu dituzte. 16 urtez azpikoetan, Lucia Parada 60 metroko finalean sartu zen, eta 300 metroko marka pertsonala hautsi zuen. Brittney Coon, berriz, brontzearekin itzuli zen etxera 600 metroko lasterketan, bere marka onena 5 segundoan hobetuz.

Asier Basurkok eta Gorka Ezenarrok ere parte hartu zuten 60 metroko eta jauzi hirukoitzeko probetan, marka onak lortuz.

18 urtez azpikoetan ere gauzak ondo joan ziren herriko korrikalarientzat. Ibai Agirrezabalek bi zilar lortu zituen, 400 metrotan eta jauzi hirukoitzean, baina 60 metrotan ez zen finalerako sailkatu.

Sunahi Huegunek brontzezko domina lortu zuen 800 metrotan, lasterketa gogor bat jokatu eta gero, eta Martin Iriondok urrea ekarri zuen etxera 1.500 metrotan gailendu ondoren. Lasterketa berean, laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen Xabat Elortzak.

Pista estaliko denboraldiari amaiera emateko, hurrengo asteburuan Valentzian (Herrialde Katalanak) izango da Martin Iriondo, Espainiako Txapelketetan. 3.000 metroko lasterketan parte hartuko du.



KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!