Repsol gidaren bigarren Eguzkia jaso du Katxiña upategiak

Iñigo Gaiton 2022ko mar. 1a, 08:36

Izaskun eta Iñaki Zendoia anai-arrebek atzo jaso zuten Repsol etxearen bereizgarria, Donostian egindako ekitaldian. 2020. urtean eman zieten aurrenekoa.  

Aurrerantzean, Euskal Herriko hiru jatetxek izango dituzte Repsolek banatzen dituen bi Eguzki, eta Katxiña upategia da horietako bat. Izaskun eta Iñaki Zendoia anai-arrebek atzo jaso zuten bereizgarria Donostiako Viktoria Eguenia antzokian egindako ekitaldian. Hala, 2020an jasotako lehen Eguzkiaren ondoan jarriko dute bigarrena Katxiñakoek. 

Gastronomia munduko aurpegi ezagunak bildu zituen atzoko sari banaketak, eta 150 sukaldari baino gehiago elkartu ziren; haien artean, David Muñoz, Martin Berasategi, Andoni Luis Aduriz eta Elena Arzak.

Gaur gaurkoz, Euskal Herriko bederatzi jatetxek dituzte hiru Eguzki sari: Akelarre, Arzak, Elkano, Martin Berasategi, Mugaritz, Zuberoa, Azurmendi, Etxebarri eta Nerua Guggenheim. 

Bi dituztenak, berriz, hiru dira: Katxiña, Arrea eta La Biblioteca. Aurreneko Eguzkia jaso dutenak, aldiz, gehiago: Ama, Narru, KEA Basque Fine Food, Gotzon, Jauregibarria, La despensa de Etxanobe eta Remenetxe, Kabo, Alma eta Hamabi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!