2022ko martxoaren 8a

Egitarau zabala antolatu dute martxoak 8aren bueltan hainbat eragileren artean

Iñigo Gaiton 2022ko mar. 3a, 09:25
Artxiboko irudia.

Emakumeei zuzendutako argazki lehiaketa, manifestazioa, kontzertuak, Orioko Berdintasun Planaren aurkezpena eta beste hainbat ekitaldi egingo dira martxoan zehar.

Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da martxoaren 8a, datorren asteartea. Herriko hainbat eragileren artean, egitarau zabala antolatu da hilabete osorako: 

. Orioko emakumeak irudikatuz argazki lehiaketa. Hilabete guztian zehar. Orioko eta Aiako 16 urtetik gorako emakumeei zuzendua. Gaia: Martxoak  8 (Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolaren eskutik).

. Manifestazioa. Martxoak 8, 19:00etan plazan. (Xaltxerak talde feministak deituta).

. Keia eta Shibuya taldeen kontzertua. Martxoak 11, 22:00etan Etxeluze gaztetxean. (Etxeluze gaztetxearen eskutik).

. Zumba saio irekia, poteo feminista eta Emakumeon* bazkari autogestionatua. Martxoak 13.00. Zumba saioa 10:30ean plazan, eta ondoren poteo feminista. Bazkaria 12:3oean Etxeluze gaztetxean. (Xaltxerak talde feministak antolatuta).

. Zinegoak: emakume sortzaileak film proiekzioak. Martxoak 18, 19:00etan, kultur etxean. (Ahalduntze Eskola).

. Liher eta Ginger taldeen kontzertua. Martxoak 19, 22:00etan, Etxeluze Gaztetxean. (Etxeluze Gazte Asanblada eta Xaltxerak talde feministaren eskutik).

. Atzerritartasunari buruzko bilera informatiboa. Martxoak 21, 17:00etan, Salatxo aretoan. (Ahalduntze Eskola).

. Orioko Berdintasun Planaren aurkezpena. Martxoak 29, 18:30ean, kultur etxean. (Orioko Ahalduntze Eskola).

. M8 argazki lehiaketaren sari banaketa eta Orioko emakume ekintzaileekin mahai-ingurua. Apirilak 1, 18:00etan, kultur etxean. (Ahalduntze Eskola).

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!