Imanol Garmendia izango da Euskadiko Arraun Federazioko presidentea

Iñigo Gaiton 2022ko mar. 5a, 09:15

Imanol Garmendia eskuinaldean, Miguel Angel Millaresekin batera, aurtengo argazki batean.

Garmendiak Orio Arraunketa Elkartean egin du bere kirol ibilbidearen zati handiena. Atzo jakin zenez, Melquiades Verdurasek bere hautagaitzari uko egin ondoren, Garmendiarena da kargurako proposamen bakarra.

Imanol Garmendia Orio AEko kideak Euskadiko Arraun Federazioko presidente kargua hartuko du laster. Melquiades Verdurasek uko egin dio bere hautagaitzari, eta Garmendiarena denez proposamen bakarra, bera izango da presidente berria aurrerantzean.

Garmendiak 29 urte ditu, eta ibilbide oparoa du arraun munduan. Orioko traineruan egin ditu azken urteak, eta aulki mugikorrean garaipen garrantzitsuak lortutakoa da; besteak beste, 2014an Munduko Txapelketa irabazi zuen Varesen (Italia), eta segundo gutxigatik, 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu zen.

 

 

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide