Elkartasun karabana abiatu da Sahara aldera

Iñigo Gaiton 2022ko mar. 5a, 13:11

100 tona janari bildu dira Tindufeko kanpalekura bidaltzeko, eta Saharautz elkarteak esker oneko hitzak izan ditu eskualdeko ikastetxe, denda eta herritarrentzat.

Kamioiak bat bestearen atzetik jarrita, elkartasun karabana gaur goizean abiatu da Donostiatik Sahara aldera. Saharautz elkarteak jakitera eman duenez, denera 100 tona janari biltzea lortu dute, eta genero hori guztia Tindufeko kanpalekura bidean da dagoeneko. Hala, elkarteak esker oneko hitzak izan ditu Urola Kostako ikastetxe, denda eta herritarrentzat, bilketarako eman duten laguntzagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!