Danbolin musika eskolako Martin Daly ikasleak Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan parte hartuko du

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 9a, 17:14

Tekladun instrumentuen kategorian, bakarlari moduan, parte hartuko du Dalyk.

Martxoaren 18tik 20ra Euskadiko Musikari Gazteen XV. Lehiaketa egingo dute Gasteizen, eta Orioko Danbolin musika eskolako ikasle Martin Dalyk tekladun instrumentuen kategorian, bakarlari moduan, parte hartuko du. Daly, Orion ez ezik, Donostiako Francisco Escudero musika kontserbatorio profesionalean ere ari da pianoko eta eskusoinuko ikasketak egiten eta, beste hainbat ikaskiderekin batera, Andoaingo Piano Jaialdian izan zen otsailaren erdialdean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!