Igandean hip hopak hartuko du Karela kiroldegia

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 11a, 16:06

Gipuzkoa Dance Contest Hip Hop Txapelketaren 10. edizioa egingo dute Orioko kiroldegian. 10:45ean zabalduko dituzte ateak, eta egun guztian, 800 dantzari inguru igoko dira oholtzara. Goizeko saioetarako sarrerak agortuta daude jada, baina arratsaldeko emanaldietarako lekuak geratzen dira oraindik. Joan nahi dutenek, Whatsapp mezu bat bidali beharko dute 637 25 68 51 telefono zenbakira.

Etzi, igandea, Warda Mallal dantza estudioak antolatuta, Gipuzkoa Dance Contest Hip Hop Txapelketaren 10. ekitaldia egingo dute Karela kiroldegian. 10:45ean zabalduko dituzte kiroldegiko ateak, eta egun osoan, Euskal Herri guztitik eta Espainiako hainbat lekutatik —besteak beste, Gijondik eta Burgostik— etorritako 800 dantzari inguru igaroko dira oholtzatik.

Txapelketa hainbat mailatan lehiatuko dute; hain zuzen ere, infantil, junior, youth, absolutu, premium (gurasoak) eta garaikidea kategoriak bereiziko dituzte, eta, aurten lehen aldiz, Mega Crew izeneko talde handientzako kategoria ere gehituko dute. Nazioarteko epaimahaia izango du ekitaldiak eta, besteak beste, Los Angelestik eta Londrestik etorritako dantzari profesionalek osatuko dute.

Goizeko saioetarako sarrerak agortuta daude jada, baina arratsaldeko emanaldietarako lekuak geratzen dira oraindik. Joan nahi dutenek, Whatsapp mezu bat bidali beharko dute 637 25 68 51 telefono zenbakira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide