Bihar goizean irtengo da Ukrainarantz oriotarren laguntza daraman trailerra

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 11a, 17:30

Janaria, sendagaiak eta arropak daramatza, eta oriotarrek egindako diru ekarpenari esker egingo du joan etorria, udalaren babesarekin. Udalak irmoki arbuiatu du Errusiak Ukrainan abiatutako eraso militarra.

Ukrainako gerrako biktimentzako laguntza jasotzeko herrian egindako deialdiak oso erantzun ona izan du, eta bihar goizean irtengo da Oriotik azken bi asteetan bildutako janaria, arropa eta sendagaiak Ukrainara eramango dituen trailerra. Janaria, sendagaiak eta arropak daramatza, eta oriotarrek egindako diru ekarpenari esker egingo du joan etorria, udalaren babesarekin.

Orioko Udalak txalotu egin du ekimena sustatu duen elkartearen eta herritarren lana, bat egin du herritarrek erakutsitako elkartasunarekin, eta irmoki arbuiatu du "Errusiako Federazioak Ukrainan abiatutako eraso militarra, mundu zabalean uneotan indarrean dauden gainerako gerrak bezala".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide