Sinergia Orio Euskadiko Txapelketaren lauko finalerako sailkatu da

Iñigo Gaiton 2022ko mar. 14a, 09:14

Partida oso zail bati buelta ematea lortu zuten Orio Eragineko jubenilek, eta horri esker, lauko finalerako txartela lortu dute. Asteburuko emaitzak onak izan dira herriko eskubaloi jokalarientzat, jokatutako sei partidetatik lau irabazi ondoren.

Asteburu hau garrantzitsua izan da Orio Eragin Eskubaloia elkartearentzat. Ohi bezala, partida asko izan dituzte maila desberdinetan, eta jubenilek, jokoan izan dute Euskadiko Txapelketaren lauko finalerako sailkapena. Sinergia Oriok Eibarko Arrateren kontra zuen partida garrantzitsu hori etxean, eta gaizki hasi zuten norgehiagoka; zehazki, bigarren zatiko uneren batean 10-17 zuten aurkako markagailua.

Orio Eraginek azaldu duenez, "kiroldegira bertaratutako herritarren bultzadari esker", aurkako dinamika hautsi eta ozta-ozta partida irabaztea lortu zuten, gol bakarreko aldearekin. Hala, martxoaren 25etik 27ra bitartean jokatuko den Euskadiko Txapelketaren lauko finalean izango da Sinergia Orio, Bidasoa Irun, Etxeberriko Kukullaga eta Aiala Zarautzekin batera.

Elkarteko kadeteak ere borrokan ari dira Euskadiko Txapelketaren lauko finalerako txartela lortzeko. Momentu honetan, laugarren dira sailkapenean, eta liga amaitzeko lau partidaren faltan, emaitza onak lortu beharko dituzte, ligako lehen bi sailkatuak pasatuko direlako lauko final handira.

Hauek dira Orio Eragin elkarteko taldeek asteburuan izandako emaitzak:

 

ETXEAN

 

Infantilak Gipuzkoako txapelketa

Boga Boga Orio 24-18 Irauli Eskubaloia

 

Kadeteak Gipuzkoako txapelketa

Sukia Orio 26-29 Aloña Mendi

 

Kadeteak Euskal Liga

Gelato Orio 25-18 Aiala Zarautz

 

Jubenilak Euskal Liga

Sinergia Orio 24-23 Arrate Eibar Eskubaloia

 

KANPOAN

 

Infantilak Gipuzkoako txapelketa

Endañeta Pulpo 15-16 Seguros Bilbao Orio

 

Seniorrak Gipuzkoako txapelketa 

Arilan Elgoibar 38-15 Mirotza Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!