Belamendik irabazi du Enbilen kontrako idi apustua Aizarnazabalen

Mailo Oiarzabal 2022ko mar. 14a, 11:00

Atzo arratsaldean jokatu zuten kintopeko idi apustua, plazako probalekuan, eta Errezilgoaren idi pareak aise gainditu zuen Aizarnazabalgoarena. Iñaki Oliden izan zen Belamendiren parearen itzainetako bat. 3.000 euro zituzten jokoan.

Kintopeko idi apustua jokatu zuten atzo arratsaldean Aizarnazabalgo plazako probalekuan Errezilgo Belamendik eta Aizarnazabalgo Enbilek. 3.000 euro zituzten jokoan, eta Belamendirentzat izan zen saria. Aise gailendu ziren Errezilgoaren idiak. Belamendiren abereak plazaratu ziren lehendabizi, eta 49 plaza, sei zinta eta 1,60 metro osatu zituzten Uztarri harriari tiraka. Enbilen idi pareak marka hori zuen hausteko, baina ez zuten batere lan onik egin: hamasei plaza, bi zinta eta 1,17 metro egitea besterik ez zuten lortu.

Ikusleek ondo erantzun zuten. Apustuan emoziorik ez zen egon, baina girorik ez zen falta izan probalekuan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!