Enpresa kudeaketari buruzko zazpi prestakuntza tailer eskainiko ditu UKUEk

Elena Marguello 2022ko mar. 15a, 15:00

Egitasmoaren helburu nagusia da ekintzaileei nahiz enpresariei laguntzea beren ideiak nahiz hausnarketak sustatzen eta baita erremintak eskaintzea ere, kudeaketa eraginkorragoa lor dezaten. Apiriletik ekainera bitartean, Udal Elkartearen egoitza nagusian egingo dituzte tailerrak 09:30etik 13:30era. 

Enpresa kudeaketari buruzko tailerrak antolatu ditu Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuak, Ekiten Ikasgune egitasmoaren barruan. Apiriletik ekainera bitartean, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako aurrez aurreko zazpi prestakuntza tailer egingo dituzte. Saio guztietan edota intereseko saio zehatzetan eman daiteke izena.

Egitasmoaren helburu nagusia da ekintzaileei nahiz enpresariei laguntzea beren ideiak nahiz hausnarketak sustatzen eta baita erremintak eskaintzea ere, kudeaketa eraginkorragoa lor dezaten. Prestakuntza tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira Udal Elkartearen egoitza nagusian, 09:30etatik 13:30etara bitartean.

Tailerretan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da. Tokia mugatua da, eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko. Informazio gehiago jasotzeko, harrera@urolakosta.eus helbidera idatzi edota 943-89 08 08 telefonora deitu daiteke.

Hurrengoa da prestakuntza tailerren eskaintza:

Apirilean:

  • 2022/04/04: Negozio plana; jardueraren antolaketa.
  • 2022/04/05: Jardueraren kudeaketarako eta kontrol ekonomikorako erremintak.  
  • 2022/04/06: Forma juridikoak eta eratzeko izapidetzak.
  • 2022/04/07: Lan arloa. Autonomoen erregimen berezia.
  • 2022/04/08: Zerga-kudeaketa.

Maiatzean:

  • 2022/05/03: TicketBait eta izapidetza elektronikoa. Kudeaketa elektronikoa administrazio publikoarekin.

Ekainean:

  • 2021/06/07: Salmenten kudeaketa. Plan komertziala.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!