Orio Arraunketa Elkarteak Ohiko Batzar Nagusia egingo du apirilaren 1ean

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 18a, 13:00

18:00etarako egin dute lehendabiziko deialdia, eta 18:30erako bigarrena. Batzarra kultur etxeko areto nagusian izango da.

Orio Arraunketa Elkarteak Ohiko Batzar Nagusia egingo du apirilaren 1ean, ostiralarekin. Kultur etxeko areto nagusian izango da batzarra,  eta 18:00etarako egin dute lehendabiziko deialdia eta 18:30erako bigarrena.

Honako gaiak jorratuko dituzte batzarrean:

  • Azken Batzarreko aktaren irakurketa (2021-04-24). Onespena, horrela onartzen bada.
  • 2021 denboraldia. Arraunketako emaitzak.
  • Ekonomia: 2021eko balantzea.
  • Ekonomia: 2022ko aurrekontuak.
  • Bestelakorik, galdera-eskariak.